Edukira joan

Nora

10. ZENBAKIA (2008ko azaroa)

Aurkibidea

04 Bihotz Begietan

Algorri (Zumaia).

06 Euskara Bidaide

Euskara idatzia argitara eman zuen lehen gizonaren jaioterrira hurreratu gara, Beñat Etxepareren arrastoaren bila. Garaziko herriak zain ditugu.

08 Landa-etxeetatik mendira.

Landa-etxeak eta landa-turismoa itzal luzeko mendiekin lotu ditugu. Aratz, Aizkorri, Aiako Harria, Anboto eta Gorbeiara jo dugu hurbilen daukaten landa-etxetik abiatuta. Bost mendi, bost ostatu, hamaika paraje eder eta une gozo zain.

20 Zuberoako 7 herri

Pettarra, Arbaila eta Basabürüa. Zuberoako ibar guztiak bisitatu ditugu bertako zazpi herri aukeratzeko. Xumeak dira, izan, zazpiok, baina zer kontatu franko daukate.

26 Urdanetaren ekarpen itzela

Andres Urdaneta ordiziar fraide eta itsasgizonaren mendeurrena profitatuz, bere ekarpen handiaren atzetik partitu gara, Asia eta Amerika itsasoz lotu zuen bidearen deskubrimenduaren atzetik alegia.

30 3 Norabide

San Juan Xar, Donamartiriko Aborrote eta Sakoneta eta Mendata.

harpidetza@nora-aldizkaria.info