Edukira joan

Nora

2. ZENBAKIA (2008ko martxoa)

Aurkibidea

04 bihotz Begietan

Uxue herria, Nafarroan.

06 Euskara bidaide

Euskarak gidatzen duen bigarren bidea. Orain, Errioxari begira jarri gara. Bertan Donemiliaga Kukula monasterioa eta euskaraz idatziriko aurreneko berbak baitaude.

08 Astebururako planak

Bost herri ditugu abiapuntu: Erriberri, Lekeitio, Villanueva-Gobiaran, Donibane Lohizune eta Hondarribia. Bazter zoragarri hauetan asteburuko ibilbide bana zure esku.

22 Landare haragijaleak

Naturak ere norabide liluragarriak eskaintzen ditu. Esploratzaileak landare haragijaleak aurkitu ditu Gorbeiako hezeguneetan edota Izkiko zingira-putzuetan.

26 Zugaztietako meategiak

1900. urtearen hasieran Bizkaiko burdin-meategiak gure historiaren giltza izan ziren eta Zugaztieta (La Arboleda) lan eremu horren bihotza. Hango giroa berreskuratzeko asmotan gabiltza ilustrazio etnografikoen bidez.

30 3 Norabide

Alde batetik, bi mendi: Aranoko gurutze-bidea eta Entziako Haitz Gorria (Peņa Roja). Bestetik, bide erraz eta eskuragarria: Baionatik Uztaritzera doan xenda.

harpidetza@nora-aldizkaria.info