Edukira joan

Nora

4. ZENBAKIA (2008ko maiatza)

Aurkibidea

04 Bihotz Begietan

Bilboko portua. Santurtzi.

06 Euskara bidaide

Euskara batuaren sorlekura, Arantzazura, joan gara. Lan iraultzaileen egoitza izan da, hainbatetan. Oteizak eginiko apostoluek sortu zuten eztabaida izan zen bat; euskara batuaren gramatika finkatzeko eztabaida, bestea.

08 Urkiolako basanatura

Urkiolako Natur Parkean bizi den basanatura esploratzera aterako gara. Naturaren altxor preziatua da mendi eremu ikusgarri hori. Animalia basatiak eta babestu behar diren landareak ikusmiran jarri eta parkeko bideak korrituko ditugu.

20 Erribera deskubritzeko 7 bide

Oinez, trenez, autobusez, piraguaz, zaldiz, bizikletaz eta helikopteroz ibiliko gara Nafarroako Erriberan barrena. Tutera, Cascante, Faltzes, Valtierra, Castejón... herriz herri, mundu bat deskubritzeko asmotan.

26 Lihogintza, emakumeen lana

Burdina eta arrantzaren industriak baino haratago egiten dugu topo lihoaren ekoizpen nabarmenarekin. Historian bere lekua eskatzen duen artisau-ekonomia hori, batez ere, emakumeen lana izan zen.

30 3 Norabide

Isturitze eta Otsozelaia leizeak, Gobiarango San Pedro eta Yugoko baseliza.

harpidetza@nora-aldizkaria.info