Edukira joan

Nora

21. ZENBAKIA (2009ko urria)

Aurkibidea

04 Bihotz Begietan

Barkua Saturraranen.

06 Euskara Bidaide

XVI. mendearen amaieran Urruņako Urtubia gazteluko andereak isilpeko lanetan ziharduen. Espioia zen, Espainiako erregearen zerbitzuan. Bere txostenak euskaraz eman zituen.

08 Erromaniko erotikoa

Arte erromanikoak dozenaka eliza eder laga zituen Euskal Herrian, gehienak baseliza apalak. Arkiboltak, erliebeak, harburuak eta kapitelak arakatuz, sexu kontuak agertu zaizkigu. Non? Abrisketan (Arrigorriaga), Armentian (Gasteiz), Aistran (Zalduondo), Tuestan, Bellojinen, Toberan, Artzin, Valoduengon, Zangozan eta Tuteran.

20 Bost deiadar mendiak

Batzar Nagusiak iragartzeko bost tontor baliatzen omen zituzten antzinako bizkaitarrek. Deiadarrak joz eta suak piztuz ematen ei zuten batzarren berri. Bost mendiok (Sollube, Oiz, Gorbeia, Ganekogorta eta Kolitza) bisitatu ditugu.

26 Gipuzkoako pintxoak

Tradizioa eta exotismoa uztartuz hazten ari dira Gipuzkoako pintxoak. Betiko jakinduria, teknika eta osagai berriekin nahastean. Donostia eta Hondarribiko tabernetan azaldu gara.

30 3 norabide

Urdallue, Donibane Garazi eta Munain-Okarizko basoa.

harpidetza@nora-aldizkaria.info